XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

OLKINTZA - IRUÑA.

Goiz jeikita, uri pollita ikusi nai izan zuten mutillak: bañan alperrik: egun aurreko ebi ugaria etzan oraindik gelditu eta atertzeko itxurik etzegon: ¿zer egin?.

Ostatuan geldi egon ezkero, azpertu bear zuten mutillak; nolanai ere eguna igaro bear... eta tximist gurdia bertan artu litekela ta bereala Aldundi Jauregiko estalpetan azaldu ziran eta garaiz bat artuta antxen juan bear izan zuten.

¿Noraño?.

Bidez, Gazteluko zei laurkitu ta ederra, baita ere Sarasate'ren izena dun zumardi egokia zerbait ikusiaz, erritik at juan ziran; urrutitik, illun samar arren, arresidun uria ikusi zuten eta Ega ibai aldera jetxi ta bera iraganaz, Billaba, Uarte ta beste erri txiki ugari nolakoak ziran igarri zuten bai, bañan ez garbi ikusi, illun zegon eta.

Lugintza ta bere aberasgai alde naikoa entzun eta ikusi dezute: orain, Gipuzko ta Bizkai olkintz-tokietara eldu baño lenago, nundik eta zer bidez olkintza datorkigun adiraziko dizuet.

Ez dira beti Euskaldunak gentzatsu ta aberatzak izan: Beren artean maiz azarre (ta berenez lasai ta apalak artean, gutxi bañan gogorrak izaten dira azarreak); eta gudalari bikañak izan dira:.